Edukitzailearen mirespena, karkasaren benerazioa. Musika egitea artea da, baina agian arte guztiek ez dute balio berbera sortzen jendearengan.
Musika egileak batzuetan badu zerikusirik balio horren neurriarekin. Kantu baten, disko baten edo musika sorkuntza baten balioa hainbat modutan neur daiteke. Neurketa bera, agian, ez da oso komenigarria egitea. Dena ongi egon daiteke, edo ez. Lan baten balioa sortzen dituen trukaketa intelektualen batuketa baino ez da. Batuketa politikoak, metafisikoak, estetikoak, filosofikoak. Abstrakzioak dekoratua baino ez du edertzen eta nabarmentzen, hots, forma hutsa edo forma purua. Gehienetan ez dago mezu politiko askatzailerik.
Kantuak izateko, lehenbizi «portaera komunikatzailea» (Habermas) izan behar du. Formalismo kontzeptual eta egiturazkoak, maiz, ikusle eta entzule mordoa uxatu egin izan du. Erlijioak zerikusi handia du parafernalia kontzeptual honekin. Erlijioak aipatzen digu transzendentziaren boterearekin badirela gauza batzuk transmititu ezin direnak, adierazkaitzak edo kontaezinak direnak, erlijioa bera da adibiderik sendoena. Kultua bilatzen da eta galdera guztiak soberan daude. Kritikarako biderik ez da.
Musikarekin antzekoa gertatzen da. Bada industria handi bat antolatzen ari dena forma hutsaren kultua, zeinak ezereztasuna ospatzen duen, edukiaren hutsa. Botereak kode eta hizkuntza hori era ezin hobean kudeatzen du. Musika industriaren eraldaketa dator eta sektorean dauden enpresek garbi izan behar dute talentuak zaindu eta bultzatu egin behar direla. Talentu berrien bila ibili eta disko berriak argitaratu. Munduan diskoetxe indartsuenek egiten dutenaren ispiluan begiratzeak arazoak ekar ditzake.
Musikaren euskarri nagusia, CDa, goitik behera dator eta azken zukuraino fondo edo funts katalogoan oinarritzea diru iturria, latza da, laster batean agortuko baita. Kantu bera hogei aldiz saldu nahi denean zerbaiten adierazgarri da. Modu horretan ez da kultura bat eraikitzen. Kontsumo azkarreko produktuak atera nahi dira karkasa edo edukitzailearen deigarritasunean jarri piztutako kandela bat, berriro erlijioarekin egin dugu topo. Eskaintzaren plazer dinamika horretan musika bera da galtzaile.
Gero eta musika cofre gehiago saltzen dira, helburua salmenta arina eta azkarra. Beste helburu bat, musika opari bezala hartzea. Erosleak ez du musika hori entzungo, baina arazo edo lan nekeza kenduko dio opari egileari: opari bila denbora galtzea. Kutxa eroslea bitartekaria da eta cofre horrek jabearen eskuetan dagoenean balio handi bat galtzen du. Itxura eta forma ez da helburua. Formak existitu nahi badu, zerbait adierazteko da. Formak funtsik gabe ez du formarik, formalismo hutsa da. Edukiak transmititu behar du musika librea.
domingo, 21 de febrero de 2010
Musika entzun...eta irakurri
Gaurkoan musikako artikuluei buruz hitz egingo dizuet.
Hainbat iritzi desberdin aurki ditzakegu gaur egun egunkari,telebista, irrati edota interneteko sarean zehar.Hona hemen "Musika entzun...eta irakurri"
Hainbat urtez bi hilabetean behin kioskoetan Euskal Herrian musika munduan gertatzen zenaren bozgorailu izan eta gero, 2007an Entzun! desagertu egin zen aldizkari formatuan. Entzun! ekimena, ordea, ez zen amaitu eta bidea Internet sarean jarraitu du azken urte hauetan guztietan, bai eta Durangoko Liburu eta Disko Azokara begira liburu erako ale berezian ere.
Aurtengoan ez dute hutsik egin eta Entzun!-en 59. alea kalean da dagoeneko. Teknologia berriak aurrera egin duten heinean, paperezko formatuak lekua galtzen joan dira apurka, garai berrietara egokitzea ezinbestekoa bilakatu delarik. Entzun!-en horrela ulertu dute eta Internet sarean metatu dituzte indarrak azken hilabete hauetan. Hainbat hilabete barru, www.entzun.com gunea berritu eta eraldatzeko asmoa azaldu dute eta bide horretan, Xabier Sagardia Entzun!-eko kideak horrela adierazi digu: «Webgune berria nahi baino gehiago atzeratzen ari da, baina laster izatea espero dugu, izan ere, nahikoa aurreratua dago lana. Irakurleekin harreman estuagoa izan nahi dugu, eta gai guztiak komentatzeko aukera izango da, eztabaida sortzeko helburuarekin, iritzi trukea. Bideoak eta musika entzuteko aukera ere izango da eta itxuraz erabat aldatuko da».
Sareko jarduna ez ezik, Entzun! albiste dugu paperean 59. alea kaleratu duelako. 2008ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz Entzun! liburu eran CD bilduma gehigarri zuelarik. Sagardia pozik azaldu da izan zuen harrerarekin, eta hori ale berria burutzeko baliagarri izan dela dio: «Formatu berriak harrera ona izan zuen hasieratik. Harpideek leialtasun ikaragarria erakutsi digute eta, oro har, heldu zaizkigun iritziak positiboak izan dira». Liburuaren orri gehienak musika taldeei eginiko elkarrizketak osatzen dute. Liburu formatuak ematen dituen erraztasunak tarteko, elkarrizketa mamitsu, sakon eta landuak topa daitezke ale berri honetan. Zentzu horretan, Berri Txarrak, Anari, Sexty Sexers, edota Xabier Erkiziari sakonean galdegiten zaie, ohikoan prentsa eta irratietan egiten diren galderetatik aldenduz, eta protagonistak sakonean aztertuz. Musikazaleek zinez eskertuko dituzte elkarrizketa sakon hauek, non betiko galderetatik haratago, musika taldeen errealitatea eta biziera sentitu daitezkeen: «Apurka eta lasai irakurtzeko filosofia horrekin egina dago. Liburu formatuak gogoetarako edota gaiak luze tratatzeko aukera ematen du, eta uste dut musikazaleak horrelako edukiak asko gozatzen dituela». Aipaturikoez gain, Eureka Hot IV, Loan, Delorean, Gose, Biok, Hoey & The Mussels, Orreaga 778, Bide Ertzean eta Inoren Ero Ni taldeak ere elkarrizketatu ditu Entzun!-ek.
18 abestiko CD bilduma
Disko-liburu berri hau ez da urtekari gisa ulertu behar, eta horrela, erreportaje eta dosier ezberdinek ere badute tokia 59. alean. Erreportaje interesgarrienen artean, Mikel Laboari buruz idatzitakoa nabarmendu daiteke: «Bai, Laboaren inguruko oso erreportaje potoloa prestatu dugu, bere alderdi sortzaileari erreparatuz. Oso ongi dokumentatua dago eta datu oso interesgarriak biltzen ditu». Euskal hip-hoparen gorakada, SST Records zigilu amerikarraren ingurukoak edota grabazio analogikoa garai digitalean dira aukeraturiko beste gai batzuk. Michael Jacksonen inguruko erreportajea ere badakar ale berriak, «Michael Jackson, errege handi ahula» izenpean Jackoren ingurukoak irakur daitezke. Gainera, disko kritika mordoa, urteko kontzertu afixekin eginiko irudi bilduma, argazki galeriak, iritzi zutabeak eta ohiko komikiak osatzen dute 59. ale hau.
144 orrialde dituen liburuak ere musika CD bilduma ere badakar gehigarri gisa. Bertan, 18 musika talderen kantu bana entzun daiteke, 2009an argitaratu diren diskoetatik eginiko selekzio txiki bat. Euskal Herrian musika ekoizpena handia da zinez, eta batez beste 200 diskotik gora kaleratu dira 2009 honetan. Zentzu horretan, 18 kantuen aukeraketa ez da batere erraza izan Entzun-eko lagunentzat: «Aurten atera diren diskoen lagin txiki bat baino ez da bilduma, eta horrela ulertzen dugu. Irizpide nagusia askotariko bilduma egitea izan da, estilo eta doinu aldetik bariatua, alegia», dio Xabik. Tartean, Euskal Herriko musika diskoetxe nagusien erreferentziak topa daitezke nagusiki, bai eta diskoak auto-ekoiztu dituzten musika taldeen zenbait kantu ere. Gose, The Uski's, Piztiak, U.K. Bill, Delorean, The Sparteens, Bizardunak, PAM, Berri Txarrak, Memo, Audience, The Sparteens, Brand New Sinclairs eta Hoey & The Mussels dira aukeraturiko musika taldeetako batzuk. Zentzu horretan, argitaragabea den kantu bat ere entzun daiteke, musika CDari balio erantsia ematen diona: Donostiako Mod Time taldearen «All the morning» kantua hain zuzen ere. Musikalki, bilduma anitza eta koloretsua da: rock&rolla, folk erradikala, pop-a, metala, musika elektronikoa, stoner giroak... Azken batean, Euskal Herriko musika eszena aberatsaren ispilu izan daiteke musika bilduma hau.
Liburua eta CD bilduma batera eskuratu ahal dira 15 euroren truke. Durangoko Liburu eta Disko Azokan Entzun!-en standean eskuratu ahal izango da honako urtekaria, bai eta Euskal Herri osoko ohiko salmenta puntuetan.

sábado, 20 de febrero de 2010
Munduko Jolasak eta kulturartekotasuna
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuetako ohitura, jolas,musika, kultura etab ikas ditzakegu. Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke: biziera ezberdinak, hizkuntzak, musika, jarduera ekonomikoak... kulturen arteko errespetua eta berdintasunaren arteko ezagutza bultzatuz.
Baina guzti honek zerikusirik ba al du musikarekin????
Erantzuna BAI izango litzateke, oso galdera zabala baita. Jolasak,ohiturak, kultura etab azken finean musikarekin lotuta daudelako. Beste herrialde batzuetako jolasetan musikak gune garrantzitsua du, askotan konturatu gabe, hainbat jolas musika gabe ez direlako ezer. Ohituretan ere musika asko erabiltzen den ezaugarria da, esaterako; urteak ospatzeko, ehizatu ostean esker ona emateko etab.
Ezaugarri guzti hoiek elkartzen gaituzte denok berdinak izatera eta aldi berean ezberdinak.
Txatxilipurdi Elkarteak, "Munduko jolasak" eta " kulturartekotasunaren trataera aisialdian" izeneko lan monografikoak argitaratu ditu. Haurrekin erabiltzeko oso material interesgarria eta baliotsua baita.
Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo liburu eta interneteko helbideak jartzen dizkizuet eskuragarri:
LIBURUAK:
- Jaume Bantulá eta Josep Maria Mora. JUEGOS MULTICULTURALES. Editorial Paidotribo
- Urtxintxa. MUNDUA JOLASEAN. Urtxintxa eskola
- Patxi Angulo Martin. MUNDU ZABALEKO JOKOAK. Elhuyar
INTERNETEKO HELBIDEAK:
- www.joves.org
- munduko jolasen materiala

viernes, 19 de febrero de 2010
Gaiari buruzko eskema
Jarraian blog-eko gaiari buruzko eskema txiki bat jarriko dizuet. Mundu guztiko musika aurkitzea ez da erraza eta honi loturiko hainbat gai agertzen direla kontutan izanik, nire asmoa zuei baliabide edota bide desberdinak erakustea da, hala nola; musikarekin lotutako tradizioak, abestiak, jolasak, musika estiloak etab.
Dakigun bezala, gaur egun gure eskoletan haurrei gure inguruko musika asko sakontzen diegu, askotan konturatu gabe, beste herrialde batzuetako musika erakustea interesgarria izango litzatekeela kontutan hartu gabe. Konturatu gabe beste herrialde bateko musika dantzatzen egon gaitezke edota hainbat abesti abesten. Nire asmoa, zuei abesti, jolas edota tradizio hoiek hurbiltzea da.
Honekin kulturartekotasuna bultzatzen baitugu eta nahiz eta herrialde desberdinak izan eta kultura desberdina eduki, lotzen gaituen baliabidea MUSIKA da.

ZUBIRI ZUBIRI
Nongoa: Euskal Herrikoa
Materiala: ez da behar
Adina: 2 urtetik aurrera
Garapena:
1)
Bi lagun aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta zubia osatuz. Beste jolaskideek ilara bat egingo dute, elkarri gerritik helduta.
Zubia osatzen duen bikoteak, besteek entzun gabe, bi gauzaren artean aukeraketa egin beharko du: bi fruitu (sagarra ala udarea), bi kolore (gorria ala urdina), bi animalia (zaldia ala zakurra)...
2)
Ondoren, denak abesten hasiko dira eta ilarako haurrak zubi azpitik pasatuko dira. Abestiak "hemen geldituko dela" esaten duen unean, zubia osatzen dutenek besoak jaitsiko dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko diote harrapatutakoari, eta hautatutakoaren arabera zubiaren alde batean edo bestean jarriko da, zubia osatzen duenari gerritik helduta.
3)
Berriro abesteari ekingo diote ilarako haur guztiak banan-banan harrapatu arte. Bukaeran geratu diren bi taldeen artean sokatira moduko bat egingo dute: elkarri gerritik helduta talde bakoitza bestea eramaten saiatuko da.

ESTATUAK
Nongoa: Amerika
Materiala: edozein abesti, musika aparatua
Adina: 2 urtetik aurrera
Garapena: Haurrak gelan sakabanatuko dira, bakoitzak nahi duen tokian. Irakasleak musika jarriko du eta haurrak mugitzen edo dantzatzen hasiko dira, nahi duten tokira mugituz eta nahi dutena eginez. Irakasleak musika gelditzen duenean, haurrak estatuak izango balira bezala gelditu beharko dira, geldi- geldirik. Berriz musika entzuten dutenean mugitzen hasiko dira

ERAM SAM SAM
Nongoa: Afrikakoa
Materiala: ez da behar
Adina: 5 urtetik aurrera
Garapena:
Partehartzaile guztiak, bat izan ezik, zirkulu bat osatzen elkartuko dira. Geratzen dena erdian kokatuko da.
Erdikoa abesti bat abesten hasiko da, eta abestiak iraun bitartean zirkulukoak erritmoa jarraituz korrika joango dira. Barruan dagoenak abestia bukatzen denean taldekatzeko zenbaki bat esango du, korroa osatzen dutenak askatu eta zenbaki horretako taldea osatu beharko dute. Taldean sartzea lortzen ez dutenak jolasetik kanpo geratuko dira.
Abestia:
Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.
Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.
Aràbit, aràbit

JOLASAK
Asko dira munduan zehar musikarekin lotuta dauden jolasak. Baina hauei buruz hitz egiten hasi baino lehen, jolasa zer den jakin beharko dugu edota zertarako balio duen.
Jolasa, pertsonen bizitzarekin loturik dugun jarduera da. Dibertsioarekin, denbora -pasarekin eta batez ere aisialdiarekin erlazionatzen edo identifikatzen duguna. Herri bakoitzak bere ezaugarriak atxikitzen dizkie jolasei. Jolasa, denbora pasa edo dibertsioa baino askoz gehiago dela esna dezakegu, funtzio sozial garrantzitsu bat jokatzen duelako; haurrak jolasaren bitartez gauzatzen duelako bere heldutasun eta jendarteratzeko bide.Jolasaren bidez; rolak ezagutzen dira,baloreak bermatzen dira, gaitasun ezberdinak,sentimenduak...
Jolasaren bitartez kulturartekotasunera irits gaitezke, haurrak konturatzen baitira beste herrialdeerako jolasak eginez, edota beste haurrekin jolastuz, kulturartekotasuna bultzatzera heltzen direlako.
Askotan ez gara konturatzen jolas bat egiten dugunean beste herrialde bateo kulturako zati bat ikasten ari garela, eta nahiz eta kultura eta herrialde desberdinak izan, jolas egiteko modua eta helburua denontzako berdina dela.
Jolasetan musika atal garrantzitsua da. Ez jolas guztietan baina bai askotan musikak laguntzen digu, beste hizkuntza bateko jolasak abestuz.

jueves, 18 de febrero de 2010
ABESTIAK
Asko dira mundu guztian aurki ditzakegun abestiak. Bakoitza bere herrialdeko hizkuntzan abestuta daudenak etab. Tarte honetan,ez gara hurruti habiatu behar beste herrialdetao abestiak jakiteko. Pirritx eta porrotx pailazoek esaterako afrikar kantuak dituzte edota nik eskolan ikasitako beste abesti bat erakutsiko dizuet tarte honetan.
Lehenengo abestia pirritx eta porrotx-en "Maketume" izenekoa da.
Maketume, tume, papa
Maketume, tume, pa (Bis)
Dudue, dubea (Bis)
Ieme, ieme, ieme, ia (Bis)
SIYAHAMBA
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwen-,
Khanyen' kwenkhos',
Siyahamba, hamba,
Siyahamba, hamba,
Siyahamb' ekukhanyen' kwen-,
Khanyen' kwenkhos'.
Siyahamba, hamba,
Siyahamba, hamba,
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos'
We are marching in the light of God,
We are marching in the light of God,
We are marching in the light of God,
We are marching in the light of,
The light of God,
We are marching, marching,
We are marching, marching,
We are marching in the light of,
The light of God,
We are marching, marching,
We are marching, marching,
We are marching in the light of God.
PIRRITX ETA PORROTX
"Din-dan txena" abestia

Denok ezagutzen ditugun pailazoek, hainbat abesti, eta liburu desberdin dituzte kultur aniztasunarekin zerikusia dutenak. Beraien helburua abestien eta antzerkien bitartez haurrak entretenitzea da.
Liburu bat aipatzekotan; “Tiderrekin tea hartzen” egokia iruditzen zaigu kultur aniztasuna bultzatzeko.
Diskoetan berriz beste hizkuntza batean abestutako edota kulturarekin zerikusia duten abestiak agertzen dira,esaterako; Patata Patata cd-an agertzen den “Bi herri” abestia

MUSIKA ETA KULTUR ANIZTASUNA
Orain arte herrialde desberdinetako musika estiloari buruz aritu naiz idazten blog honetan. Baina hasierako aurkezpenean jarri nuen bezala; musikak dantza eta kultur aniztasunarekin zerikusi handia du. Ez dugu ahaztu behar gaur egun gure eskoletan ume atzerritarrak aurki ditzakegula eta beraiei esker gure umeei musika desberdina eta kultura desberdina erakutzi ahal izango diegu. Horretarako abestiak, jolasak edota dantza desberdinak material egokiak izan daitezke gai hauek lantzeko. Musika jolas edota dantza desberdinetan murgildurik aurkitzen dugula aprobetxatuz, gai zabal batean murgilduko gara.
miércoles, 17 de febrero de 2010
AFRIKAKO TRADIZIOAK:
Afrikar musika eta dantza ahoz transmititzen da. Musika afrikarra desberdina da iparraldean eta hegoaldean. Afrikako hainbat hizkuntza, "tonu lengoaiak" dira, soinuaren araberakoak.Honek, melodia eta erritmo musikaletan eragina du. Kontinente beltzean,instrumentu desberdinak erabilzen dituzte. Dantzarako ordea, keinuak,maskarak,jantzi bitxiak eta gorputzeko margoak erabiltzen dituzte.
Afrikar tribuen artean BUSHMAN tribuak egiten duen tradizioari buruz hitzegingo dizuet.
Tribuak ehizatzera doazenean eta jateko zerbait ekartzen dutenean, abesten hasten dira, esker ona emanez.

HERRI MUSIKA; FOLKLOREA, TRADIZIOAK...
Dakigun bezala, musikak herrialde desberdinetan leku berezia du, bere txokoa bilatu izan du betidanik. Gauza desberdinetarako erabiltzen da; horrela sortu dira hainbat herri tradizio,folklorismoa etab... aipatzen hastekotan,EUSKAL HERRIAN jaialdiak ospatzeko musikak garrantzi handia du, esaterako "Santa Ageda eguna", gabonetan "olentzero" abestea, "euskal dantzak" etab.
SANTA AGEDA: Otsailaren 4-ean santa ageda bezpera da, egun horretan euskal herriko hainbat toki desberdinetan jendea etxerik etxe abestera irteten da. Ohitura den bezala, lagun taldea batu eta etxerik etxe santa agedaren koplak abesten joatea da, eskuan makilak hartuta. Herri bakoitzak kopla desberdinak abesten ditu baina ez da aldaketa askorik nabarmentzen abestiaren letran, denek abesten baitute santa agedaren omenez. Antzinako historiak dioen bezala Santa Agedari bularrak moztu zizkioten eta abestian beraren historioa edota abesten doazen zergaitia kontatzen da.
Nere esperientziari dagokionez; txikitatik abesten izan dut santa agedaren abestia egun horretan, eskolatik joaten ginen etxez etxe abesten, bakoitzak bere makila eskuan hartuta.Etxe batera heldu eta lehenengo gauza esaten genuena hau zen; " abestu ala oitoitz egin?" eta etxekoek abestu erantzuten zutenean abestia abesten hasten ginen.
Abestia bukatu ostean "limosna", eskupekoa edota borondatea jasotzen da, normalean dirua izaten da, baina jendeak nahi duena eman dezake. Hona hemen nere herrian abesten den santa agedaren abestia:
OLENTZERO; euskal herriko gabonetako pertsonai ezaguna dugu. Mendian igarotzen du urte osoa ikatza egiten eta abenduaren 24ko gauean euskal herriko etxeetara jaisten da opariak ekartzera. Herri askotan bere omenez abestia abesten da, hainbat eskoletan ere oporrak hartu aurreko egunean olentzeroren abestia abestera ateratzen dira.

jueves, 28 de enero de 2010
Estatu Batuak (EEUU)
Denok dakigun bezala Estatu Batuetara iristen dira lehenengo teknologia berri asko, eta ondoren iristen zaizkigu guri. Estatu Batuetan jende ugari bizi da, herrialde desberdineko hainbat jende bizi da. Baina benetan ba al dakigu zenbat herritar diren bertan jaiotakoak eta ez beste herrialde batetik etorriak??
Musikaren inguruan ere horrelako beste galdera bat sortu dezakegu; zein da EEUU-tako musika tradizionala???
Dakigun bezala oso herrialde handia da eta hainbat musika estilo desberdin aurki ditzakegu.
Musika estilo desberdinak entzungo ditugu; COUNTRY-a,RAP-a,REGGAE-a, JAZZ-a, ROCK-a...
Musika estilo guzti hauen artean hainbat abeslari ezagun aurki ditzakegu: Michael Jackson, Elvis Presley, Bob Marley...
Beraz, gauza hauek gogoratuz, argi geratu a zaigu zein den estatu batuetako musika estiloa edota musika tradizionala???
jueves, 21 de enero de 2010
Mexiko; MARIATXIAK!!
Mexikoko Mariatxi taldeak, Jalisco-n sortuak dira. Musika Mexikarrean garrantzi handia betetzen dutelarik.
Mexikoko kulturaren irudi garrantzitsua dira.
7- 12 pertsonako taldeak osatzen dute "Mariatxien" taldea, izan daitezke gehiagokoak ere, pertsona kopurua ez dago zehaztuta.
Talde hauek erabiltzen dituzten instrumentu nagusienak hauek dira; vihuela,gitarra,gitarron,biolinak eta tronpetak.
Mexico eta Jalisco-ko abestiak abesten dituzte.
"Mariatxiak" beraien arropa eta txanoengatik oso sinbolo ikusgarriak dira.
Txinako Musika
La música china a lo largo de su historia antigua experimentó períodos de gran promoción y difusión desde gobierno central, pero también períodos de censura y abolición.
algunos de los hechos más saltantes ocurridos en la historia china en diferentes períodos habitualmente divididos en Dinastías.
Dinastía Shang (s. XVI-XI a.C.).- Esta Dinastía se caracterizó por el respeto hacia los hechos y seres sobrenaturales. La música y la danza además, fueron importantes medios para conectar a Dios con los hombres. Eran pues así, actividades veneradas. A este período corresponden diversos instrumentos musicales que han sido encontrados en excavaciones arqueológicas, tales como campanas de bronce, flautas de pan (zampoñas) y órganos de boca.
Dinastía Zhou (1,100-221 a.C.).- Durante este período se continuó con el desarrollo musical heredado de la Dinastía Zhang, pero mientras esta veneró a las deidades, aquella lo hizo hacia los ritos. Fue la primera Dinastía en establecer reglas para los ritos y la música. Estas actividades, ritos y música, estuvieron reservadas para la clase alta de la sociedad. La música fue una de las cuatro materias principales que debían estudiar los hijos de los nobles. La oficina de música contaba con alrededor de 1,4000 personas.
Dinastía Qin (221-206 a.C.).- En esta Dinastía la música fue considerada un pasatiempo sin ningún beneficio. Fue establecida como una actividad para perder el tiempo. Se mandó a destruir la mayor parte de los libros, instrumentos y manuscritos de música.
Dinastía Han (206 a.C. - 220 d.C.).- Durante este período se estableció una oficina de música para que se encargase de la música ceremonial.
Dinastía Tang (618-906 d.C.).- En esta Dinastía, la música secular de la Corte alcanzó su pico. Hubo 10 diferentes orquestas y 1 de la Corte Imperial con cerca de 1,400 miembros.
Dinastía Sung (960-1279 d.C.).- Esta etapa (junto con la anterior) es considerada como la Edad de Oro de la música china.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)