Datos personales

Mi foto
Musika Hezkuntzako ikaslea nahiz eta blog honetan herrialde desberdinetako musika aurkeztuko dizuet
Mostrando entradas con la etiqueta Aurkezpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aurkezpena. Mostrar todas las entradas

martes, 3 de noviembre de 2009

AURKEZPENA



Musika munduan zehar asko hedatuta dagoen gaia da.

Herrialde desberdinetan musika mota desberdina entzuten dugu. Dantzarekin batera asko ikusten da eta leku bakoitzean desberdina izaten da. Batzuetan ahotsa bakarrik erabiltzen da musika egiteko, beste batzuetan instrumentuek laguntzen diote ( eskuz egindako instrumentuekin) eta melodia desberdinak sortzen dira. Gaur egun musikak eboluzio handia izan du eta edozein gauzarekin musika sortzeko gai gara. Esaterako, goilara bat hartu eta edalontzia kopatuz atera daiteke soinua, botila bati putz eginez edota makilak kolpatuz.

Blog honetan aurkituko duzuen informazioa oso zabala izango da. Musikak herrialde desberdinetan hartzen duen lekua erakusten ahaleginduko naiz. Herri askotan hainbat gauza desberdinetarako erabiltzen da, errituak egiten diren bezala. Afrikan adibidez euria egin dezan erritua egiten dute ahotsarekin abestuz...

Gaur egun gure egunerokotasunean musika asko entzuten dugu eta tradizioetan betidanik ikusi izan dugu, herriko jaietan esaterako.

Haurrek musikari buruz ikasi ditzaketen gauzen artean, beste herrialdetako musika desberdinak ezagutuz kutura desberdinak landu ditzakete eta baita ere kultur aniztasuna bultzatzen laguntzen du.

KAIXO GUZTIOI:


Nagore naiz eta Musika Hezkuntza ikasten nago. Betidanik gustatu izan zaizkit haurrak eta beraiekin lan egitea ere. Esperientzia dut eskolaz kanpoko ekintzetan eta baita ere ludotekan. Blog hau egiteko aukeratu dudan gaia "Musika mmunduan" izan da. Musika munduan zehar eta herrialde desberdinetan nola dagoen erakutsisteko aukera polita eta interesgarria dela iruditzen zaidalako.