Datos personales

Mi foto
Musika Hezkuntzako ikaslea nahiz eta blog honetan herrialde desberdinetako musika aurkeztuko dizuet
Mostrando entradas con la etiqueta Tradizio desberdinak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tradizio desberdinak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 17 de febrero de 2010

AFRIKAKO TRADIZIOAK:
Afrikar musika eta dantza ahoz transmititzen da. Musika afrikarra desberdina da iparraldean eta hegoaldean. Afrikako hainbat hizkuntza, "tonu lengoaiak" dira, soinuaren araberakoak.Honek, melodia eta erritmo musikaletan eragina du. Kontinente beltzean,instrumentu desberdinak erabilzen dituzte. Dantzarako ordea, keinuak,maskarak,jantzi bitxiak eta gorputzeko margoak erabiltzen dituzte.
Afrikar tribuen artean BUSHMAN tribuak egiten duen tradizioari buruz hitzegingo dizuet.



Tribuak ehizatzera doazenean eta jateko zerbait ekartzen dutenean, abesten hasten dira, esker ona emanez.

HERRI MUSIKA; FOLKLOREA, TRADIZIOAK...

Dakigun bezala, musikak herrialde desberdinetan leku berezia du, bere txokoa bilatu izan du betidanik. Gauza desberdinetarako erabiltzen da; horrela sortu dira hainbat herri tradizio,folklorismoa etab... aipatzen hastekotan,EUSKAL HERRIAN jaialdiak ospatzeko musikak garrantzi handia du, esaterako "Santa Ageda eguna", gabonetan "olentzero" abestea, "euskal dantzak" etab.

SANTA AGEDA: Otsailaren 4-ean santa ageda bezpera da, egun horretan euskal herriko hainbat toki desberdinetan jendea etxerik etxe abestera irteten da. Ohitura den bezala, lagun taldea batu eta etxerik etxe santa agedaren koplak abesten joatea da, eskuan makilak hartuta. Herri bakoitzak kopla desberdinak abesten ditu baina ez da aldaketa askorik nabarmentzen abestiaren letran, denek abesten baitute santa agedaren omenez. Antzinako historiak dioen bezala Santa Agedari bularrak moztu zizkioten eta abestian beraren historioa edota abesten doazen zergaitia kontatzen da.
Nere esperientziari dagokionez; txikitatik abesten izan dut santa agedaren abestia egun horretan, eskolatik joaten ginen etxez etxe abesten, bakoitzak bere makila eskuan hartuta.Etxe batera heldu eta lehenengo gauza esaten genuena hau zen; " abestu ala oitoitz egin?" eta etxekoek abestu erantzuten zutenean abestia abesten hasten ginen.
Abestia bukatu ostean "limosna", eskupekoa edota borondatea jasotzen da, normalean dirua izaten da, baina jendeak nahi duena eman dezake. Hona hemen nere herrian abesten den santa agedaren abestia:






OLENTZERO; euskal herriko gabonetako pertsonai ezaguna dugu. Mendian igarotzen du urte osoa ikatza egiten eta abenduaren 24ko gauean euskal herriko etxeetara jaisten da opariak ekartzera. Herri askotan bere omenez abestia abesten da, hainbat eskoletan ere oporrak hartu aurreko egunean olentzeroren abestia abestera ateratzen dira.