Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuetako ohitura, jolas,musika, kultura etab ikas ditzakegu. Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke: biziera ezberdinak, hizkuntzak, musika, jarduera ekonomikoak... kulturen arteko errespetua eta berdintasunaren arteko ezagutza bultzatuz.
Baina guzti honek zerikusirik ba al du musikarekin????
Erantzuna BAI izango litzateke, oso galdera zabala baita. Jolasak,ohiturak, kultura etab azken finean musikarekin lotuta daudelako. Beste herrialde batzuetako jolasetan musikak gune garrantzitsua du, askotan konturatu gabe, hainbat jolas musika gabe ez direlako ezer. Ohituretan ere musika asko erabiltzen den ezaugarria da, esaterako; urteak ospatzeko, ehizatu ostean esker ona emateko etab.
Ezaugarri guzti hoiek elkartzen gaituzte denok berdinak izatera eta aldi berean ezberdinak.
Txatxilipurdi Elkarteak, "Munduko jolasak" eta " kulturartekotasunaren trataera aisialdian" izeneko lan monografikoak argitaratu ditu. Haurrekin erabiltzeko oso material interesgarria eta baliotsua baita.
Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo liburu eta interneteko helbideak jartzen dizkizuet eskuragarri:
LIBURUAK:
- Jaume Bantulá eta Josep Maria Mora. JUEGOS MULTICULTURALES. Editorial Paidotribo
- Urtxintxa. MUNDUA JOLASEAN. Urtxintxa eskola
- Patxi Angulo Martin. MUNDU ZABALEKO JOKOAK. Elhuyar
INTERNETEKO HELBIDEAK:
- www.joves.org
- munduko jolasen materiala
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario