Nongoa: Euskal Herrikoa
Materiala: ez da behar
Adina: 2 urtetik aurrera
Garapena:
1)
Bi lagun aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta zubia osatuz. Beste jolaskideek ilara bat egingo dute, elkarri gerritik helduta.
Zubia osatzen duen bikoteak, besteek entzun gabe, bi gauzaren artean aukeraketa egin beharko du: bi fruitu (sagarra ala udarea), bi kolore (gorria ala urdina), bi animalia (zaldia ala zakurra)...
2)
Ondoren, denak abesten hasiko dira eta ilarako haurrak zubi azpitik pasatuko dira. Abestiak "hemen geldituko dela" esaten duen unean, zubia osatzen dutenek besoak jaitsiko dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko diote harrapatutakoari, eta hautatutakoaren arabera zubiaren alde batean edo bestean jarriko da, zubia osatzen duenari gerritik helduta.
3)
Berriro abesteari ekingo diote ilarako haur guztiak banan-banan harrapatu arte. Bukaeran geratu diren bi taldeen artean sokatira moduko bat egingo dute: elkarri gerritik helduta talde bakoitza bestea eramaten saiatuko da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario