Datos personales

Mi foto
Musika Hezkuntzako ikaslea nahiz eta blog honetan herrialde desberdinetako musika aurkeztuko dizuet
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas

viernes, 19 de febrero de 2010

ZUBIRI ZUBIRI

Nongoa: Euskal Herrikoa

Materiala: ez da behar

Adina: 2 urtetik aurrera

Garapena:

1)
Bi lagun aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta zubia osatuz. Beste jolaskideek ilara bat egingo dute, elkarri gerritik helduta.
Zubia osatzen duen bikoteak, besteek entzun gabe, bi gauzaren artean aukeraketa egin beharko du: bi fruitu (sagarra ala udarea), bi kolore (gorria ala urdina), bi animalia (zaldia ala zakurra)...

2)

Ondoren, denak abesten hasiko dira eta ilarako haurrak zubi azpitik pasatuko dira. Abestiak "hemen geldituko dela" esaten duen unean, zubia osatzen dutenek besoak jaitsiko dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko diote harrapatutakoari, eta hautatutakoaren arabera zubiaren alde batean edo bestean jarriko da, zubia osatzen duenari gerritik helduta.

3)
Berriro abesteari ekingo diote ilarako haur guztiak banan-banan harrapatu arte. Bukaeran geratu diren bi taldeen artean sokatira moduko bat egingo dute: elkarri gerritik helduta talde bakoitza bestea eramaten saiatuko da.

ESTATUAK

Nongoa: Amerika

Materiala: edozein abesti, musika aparatua

Adina: 2 urtetik aurrera

Garapena: Haurrak gelan sakabanatuko dira, bakoitzak nahi duen tokian. Irakasleak musika jarriko du eta haurrak mugitzen edo dantzatzen hasiko dira, nahi duten tokira mugituz eta nahi dutena eginez. Irakasleak musika gelditzen duenean, haurrak estatuak izango balira bezala gelditu beharko dira, geldi- geldirik. Berriz musika entzuten dutenean mugitzen hasiko dira


ERAM SAM SAM

Nongoa: Afrikakoa

Materiala: ez da behar

Adina: 5 urtetik aurrera

Garapena:
Partehartzaile guztiak, bat izan ezik, zirkulu bat osatzen elkartuko dira. Geratzen dena erdian kokatuko da.
Erdikoa abesti bat abesten hasiko da, eta abestiak iraun bitartean zirkulukoak erritmoa jarraituz korrika joango dira. Barruan dagoenak abestia bukatzen denean taldekatzeko zenbaki bat esango du, korroa osatzen dutenak askatu eta zenbaki horretako taldea osatu beharko dute. Taldean sartzea lortzen ez dutenak jolasetik kanpo geratuko dira.

Abestia:

Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Aràbit, aràbit
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Aràbit, aràbit
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

JOLASAK

Asko dira munduan zehar musikarekin lotuta dauden jolasak. Baina hauei buruz hitz egiten hasi baino lehen, jolasa zer den jakin beharko dugu edota zertarako balio duen.

Jolasa, pertsonen bizitzarekin loturik dugun jarduera da. Dibertsioarekin, denbora -pasarekin eta batez ere aisialdiarekin erlazionatzen edo identifikatzen duguna. Herri bakoitzak bere ezaugarriak atxikitzen dizkie jolasei. Jolasa, denbora pasa edo dibertsioa baino askoz gehiago dela esna dezakegu, funtzio sozial garrantzitsu bat jokatzen duelako; haurrak jolasaren bitartez gauzatzen duelako bere heldutasun eta jendarteratzeko bide.Jolasaren bidez; rolak ezagutzen dira,baloreak bermatzen dira, gaitasun ezberdinak,sentimenduak...

Jolasaren bitartez kulturartekotasunera irits gaitezke, haurrak konturatzen baitira beste herrialdeerako jolasak eginez, edota beste haurrekin jolastuz, kulturartekotasuna bultzatzera heltzen direlako.
Askotan ez gara konturatzen jolas bat egiten dugunean beste herrialde bateo kulturako zati bat ikasten ari garela, eta nahiz eta kultura eta herrialde desberdinak izan, jolas egiteko modua eta helburua denontzako berdina dela.

Jolasetan musika atal garrantzitsua da. Ez jolas guztietan baina bai askotan musikak laguntzen digu, beste hizkuntza bateko jolasak abestuz.