Datos personales

Mi foto
Musika Hezkuntzako ikaslea nahiz eta blog honetan herrialde desberdinetako musika aurkeztuko dizuet

miércoles, 17 de febrero de 2010

HERRI MUSIKA; FOLKLOREA, TRADIZIOAK...

Dakigun bezala, musikak herrialde desberdinetan leku berezia du, bere txokoa bilatu izan du betidanik. Gauza desberdinetarako erabiltzen da; horrela sortu dira hainbat herri tradizio,folklorismoa etab... aipatzen hastekotan,EUSKAL HERRIAN jaialdiak ospatzeko musikak garrantzi handia du, esaterako "Santa Ageda eguna", gabonetan "olentzero" abestea, "euskal dantzak" etab.

SANTA AGEDA: Otsailaren 4-ean santa ageda bezpera da, egun horretan euskal herriko hainbat toki desberdinetan jendea etxerik etxe abestera irteten da. Ohitura den bezala, lagun taldea batu eta etxerik etxe santa agedaren koplak abesten joatea da, eskuan makilak hartuta. Herri bakoitzak kopla desberdinak abesten ditu baina ez da aldaketa askorik nabarmentzen abestiaren letran, denek abesten baitute santa agedaren omenez. Antzinako historiak dioen bezala Santa Agedari bularrak moztu zizkioten eta abestian beraren historioa edota abesten doazen zergaitia kontatzen da.
Nere esperientziari dagokionez; txikitatik abesten izan dut santa agedaren abestia egun horretan, eskolatik joaten ginen etxez etxe abesten, bakoitzak bere makila eskuan hartuta.Etxe batera heldu eta lehenengo gauza esaten genuena hau zen; " abestu ala oitoitz egin?" eta etxekoek abestu erantzuten zutenean abestia abesten hasten ginen.
Abestia bukatu ostean "limosna", eskupekoa edota borondatea jasotzen da, normalean dirua izaten da, baina jendeak nahi duena eman dezake. Hona hemen nere herrian abesten den santa agedaren abestia:






OLENTZERO; euskal herriko gabonetako pertsonai ezaguna dugu. Mendian igarotzen du urte osoa ikatza egiten eta abenduaren 24ko gauean euskal herriko etxeetara jaisten da opariak ekartzera. Herri askotan bere omenez abestia abesten da, hainbat eskoletan ere oporrak hartu aurreko egunean olentzeroren abestia abestera ateratzen dira.

No hay comentarios: