Datos personales

Mi foto
Musika Hezkuntzako ikaslea nahiz eta blog honetan herrialde desberdinetako musika aurkeztuko dizuet

viernes, 19 de febrero de 2010

ERAM SAM SAM

Nongoa: Afrikakoa

Materiala: ez da behar

Adina: 5 urtetik aurrera

Garapena:
Partehartzaile guztiak, bat izan ezik, zirkulu bat osatzen elkartuko dira. Geratzen dena erdian kokatuko da.
Erdikoa abesti bat abesten hasiko da, eta abestiak iraun bitartean zirkulukoak erritmoa jarraituz korrika joango dira. Barruan dagoenak abestia bukatzen denean taldekatzeko zenbaki bat esango du, korroa osatzen dutenak askatu eta zenbaki horretako taldea osatu beharko dute. Taldean sartzea lortzen ez dutenak jolasetik kanpo geratuko dira.

Abestia:

Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Eram sam sam,
eram sam sam,
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Aràbit, aràbit
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

Aràbit, aràbit
Culi culi culi culi culi
eram sam sà.

JOLASAK

Asko dira munduan zehar musikarekin lotuta dauden jolasak. Baina hauei buruz hitz egiten hasi baino lehen, jolasa zer den jakin beharko dugu edota zertarako balio duen.

Jolasa, pertsonen bizitzarekin loturik dugun jarduera da. Dibertsioarekin, denbora -pasarekin eta batez ere aisialdiarekin erlazionatzen edo identifikatzen duguna. Herri bakoitzak bere ezaugarriak atxikitzen dizkie jolasei. Jolasa, denbora pasa edo dibertsioa baino askoz gehiago dela esna dezakegu, funtzio sozial garrantzitsu bat jokatzen duelako; haurrak jolasaren bitartez gauzatzen duelako bere heldutasun eta jendarteratzeko bide.Jolasaren bidez; rolak ezagutzen dira,baloreak bermatzen dira, gaitasun ezberdinak,sentimenduak...

Jolasaren bitartez kulturartekotasunera irits gaitezke, haurrak konturatzen baitira beste herrialdeerako jolasak eginez, edota beste haurrekin jolastuz, kulturartekotasuna bultzatzera heltzen direlako.
Askotan ez gara konturatzen jolas bat egiten dugunean beste herrialde bateo kulturako zati bat ikasten ari garela, eta nahiz eta kultura eta herrialde desberdinak izan, jolas egiteko modua eta helburua denontzako berdina dela.

Jolasetan musika atal garrantzitsua da. Ez jolas guztietan baina bai askotan musikak laguntzen digu, beste hizkuntza bateko jolasak abestuz.

jueves, 18 de febrero de 2010

ABESTIAK

Asko dira mundu guztian aurki ditzakegun abestiak. Bakoitza bere herrialdeko hizkuntzan abestuta daudenak etab. Tarte honetan,ez gara hurruti habiatu behar beste herrialdetao abestiak jakiteko. Pirritx eta porrotx pailazoek esaterako afrikar kantuak dituzte edota nik eskolan ikasitako beste abesti bat erakutsiko dizuet tarte honetan.

Lehenengo abestia pirritx eta porrotx-en "Maketume" izenekoa da.






Maketume, tume, papa
Maketume, tume, pa (Bis)
Dudue, dubea (Bis)
Ieme, ieme, ieme, ia (Bis)




SIYAHAMBA



Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos',
Siyahamb' ekukhanyen' kwen-,
Khanyen' kwenkhos',
Siyahamba, hamba,
Siyahamba, hamba,
Siyahamb' ekukhanyen' kwen-,
Khanyen' kwenkhos'.
Siyahamba, hamba,
Siyahamba, hamba,
Siyahamb' ekukhanyen' kwenkhos'


We are marching in the light of God,
We are marching in the light of God,
We are marching in the light of God,
We are marching in the light of,
The light of God,
We are marching, marching,
We are marching, marching,
We are marching in the light of,
The light of God,
We are marching, marching,
We are marching, marching,
We are marching in the light of God.




PIRRITX ETA PORROTX

"Din-dan txena" abestia





PIRRITX ETA PORROTX

Denok ezagutzen ditugun pailazoek, hainbat abesti, eta liburu desberdin dituzte kultur aniztasunarekin zerikusia dutenak. Beraien helburua abestien eta antzerkien bitartez haurrak entretenitzea da.
Liburu bat aipatzekotan; “Tiderrekin tea hartzen” egokia iruditzen zaigu kultur aniztasuna bultzatzeko.



Diskoetan berriz beste hizkuntza batean abestutako edota kulturarekin zerikusia duten abestiak agertzen dira,esaterako; Patata Patata cd-an agertzen den “Bi herri” abestia



MUSIKA ETA KULTUR ANIZTASUNA

Orain arte herrialde desberdinetako musika estiloari buruz aritu naiz idazten blog honetan. Baina hasierako aurkezpenean jarri nuen bezala; musikak dantza eta kultur aniztasunarekin zerikusi handia du. Ez dugu ahaztu behar gaur egun gure eskoletan ume atzerritarrak aurki ditzakegula eta beraiei esker gure umeei musika desberdina eta kultura desberdina erakutzi ahal izango diegu. Horretarako abestiak, jolasak edota dantza desberdinak material egokiak izan daitezke gai hauek lantzeko. Musika jolas edota dantza desberdinetan murgildurik aurkitzen dugula aprobetxatuz, gai zabal batean murgilduko gara.

miércoles, 17 de febrero de 2010

AFRIKAKO TRADIZIOAK:
Afrikar musika eta dantza ahoz transmititzen da. Musika afrikarra desberdina da iparraldean eta hegoaldean. Afrikako hainbat hizkuntza, "tonu lengoaiak" dira, soinuaren araberakoak.Honek, melodia eta erritmo musikaletan eragina du. Kontinente beltzean,instrumentu desberdinak erabilzen dituzte. Dantzarako ordea, keinuak,maskarak,jantzi bitxiak eta gorputzeko margoak erabiltzen dituzte.
Afrikar tribuen artean BUSHMAN tribuak egiten duen tradizioari buruz hitzegingo dizuet.



Tribuak ehizatzera doazenean eta jateko zerbait ekartzen dutenean, abesten hasten dira, esker ona emanez.

HERRI MUSIKA; FOLKLOREA, TRADIZIOAK...

Dakigun bezala, musikak herrialde desberdinetan leku berezia du, bere txokoa bilatu izan du betidanik. Gauza desberdinetarako erabiltzen da; horrela sortu dira hainbat herri tradizio,folklorismoa etab... aipatzen hastekotan,EUSKAL HERRIAN jaialdiak ospatzeko musikak garrantzi handia du, esaterako "Santa Ageda eguna", gabonetan "olentzero" abestea, "euskal dantzak" etab.

SANTA AGEDA: Otsailaren 4-ean santa ageda bezpera da, egun horretan euskal herriko hainbat toki desberdinetan jendea etxerik etxe abestera irteten da. Ohitura den bezala, lagun taldea batu eta etxerik etxe santa agedaren koplak abesten joatea da, eskuan makilak hartuta. Herri bakoitzak kopla desberdinak abesten ditu baina ez da aldaketa askorik nabarmentzen abestiaren letran, denek abesten baitute santa agedaren omenez. Antzinako historiak dioen bezala Santa Agedari bularrak moztu zizkioten eta abestian beraren historioa edota abesten doazen zergaitia kontatzen da.
Nere esperientziari dagokionez; txikitatik abesten izan dut santa agedaren abestia egun horretan, eskolatik joaten ginen etxez etxe abesten, bakoitzak bere makila eskuan hartuta.Etxe batera heldu eta lehenengo gauza esaten genuena hau zen; " abestu ala oitoitz egin?" eta etxekoek abestu erantzuten zutenean abestia abesten hasten ginen.
Abestia bukatu ostean "limosna", eskupekoa edota borondatea jasotzen da, normalean dirua izaten da, baina jendeak nahi duena eman dezake. Hona hemen nere herrian abesten den santa agedaren abestia:






OLENTZERO; euskal herriko gabonetako pertsonai ezaguna dugu. Mendian igarotzen du urte osoa ikatza egiten eta abenduaren 24ko gauean euskal herriko etxeetara jaisten da opariak ekartzera. Herri askotan bere omenez abestia abesten da, hainbat eskoletan ere oporrak hartu aurreko egunean olentzeroren abestia abestera ateratzen dira.